Asanblada

Arrasateko Gazte Asanbladaren izena, hasiera batean AGA bazen ere, Ospitale zaharrean txapelketa bat antolatu zen izen originalago bat aukeratzeko.

Ordutik aurrera Arrasateko Gazte Asanbladaren izen ofiziala AGAKO da, Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua.

Asanblada honen oinarria autogestioa da eta Arrasateko gaztetxea kudeatzeaz gain, beste mila gai jorratzen dira bertan, batipat gazteon egunerokotasun, kezka eta bizitzarekin lotura dutenak. Erabakiak modu asanblearioan hartzen dira.

Horrez gain, historikoki herri mailan ekimen ezberdinak babestu eta antolatu izan dira.

  • Fanzineak produzitu ditugu (Gazta-ya!, Trikili-trakala…)
  • Irrati libreak martxan jarri (Sorgina eta Itxungi)
  • Ekintza Kultural ezberdinak antolatzen ditugu
    • Kontzertuak
    • Antzerkiak
    • Hitzaldiak
    • Zinea
  • Ikastaroak antolatzen ditugu.
  • Gure espazioa eta laguntza beharra dutenei eskaintzen diegu.
  • Euskal Herriko beste Gazte Asanbladekin anaitasuna eta elkartrukeak.


Azken 30 urte hauetan, naturala den moduan kideak joan eta kideak etorri dira. Arrasateko gazte pila batek hartu izan du asanbladan.

Nahi izanez gero zu ere gonbidatuta zaude gure asanbladetara. Ostiralero 20:00etan biltzen gara Gaztetxean.